Kirol eta joko ezberdinez gozatu ahalko dute udaleku hauetan izena ematen duten gaztetxoek. Irteerak ere izango dituzte, Buruntzaldeko ibilbideen barrena edo hondartzara.
Uztailaren 1etik 11era edo uztailaren 14tik 24ra izango dira udalekuetako txandak. Udal kirol instalakuntzetan izango dira saioak, goizez, 9:30etik 13:00etara.
Hamabostaldiaren prezioa 150 eurotako da. Honetan hamaiketakoa, bidaiak eta materiala daude sartuta.
Izena emate epea atzo ireki zen. Udalekuetan parte hartu nahi duten gazteek kiroldegiko bulegoan egin dezakete inskripzioa, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.
Taldeek gehienez 20 pertsona izango dituzte. Plaza mugatuak direnez, Kirol Zerbitzuek izena emate hurrenkera errespetatuko du.
Udalekuei buruzko informazio gehiago ere bulegoan eskuragarri egongo da.