Valladolid-eko Nazioarteko txapelketan izan da LOKE taldeko Itoitz Rodriguez gaztea lehian asteburuan eta 400 m. lasterketan 48,39ko denbora egin du eta bere xede nagusia bete zuen modu ikaragarrian.
Itoitzek Bakun, Azerbaijanen egingo den Nanjingo (Txina) Gazteen Olinpiadetarako Europako sailkapena zuen buruan. Honetarako, 48,90 marka gutxienekoa egin behar zuen eta ederki gainditu zuen erronka, 48,39 eginaz. Marka honekin jubenil mailako Euskadiko Errekor berria ere ezarri du.
Era honetara, maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean, Bakun izango da eta lehenengoz nazioarteko txapelketa batean lehiatuko da gaztea.