Jolasteko ohituraren sustatzaileak gurasoak direnez, “Jolasen Altxorra” familian jolasteko saioak antolatu ditu Ttakun K.E.-ko aisia sailak. Jolasak ezagutzak eta baloreak oharkabean transmititu eta jasotzeko tresna direla aipatu dute antolatzaileek eta ezagutza horien artean, hizkuntza erabilerari arreta berezia jarriko zaiola azpimarratu dute. Ondorioz, saioak euskaraz izango dira.
“Era honetara, familien arteko hizkuntza erabileran eragile izateko asmoa du ekimenak,” adierazi dute Ttakunek lagunek.
5-6 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendutako jolasak izango dira. Hala ere, antolatzaileek aipatu dutenez, “4 eta 7 urteko haurrak ere ongi etorriak izango dira” .
Jolasei dagokionez, denetarik izango dela aurreratu dute, abestiak, harrapaketa jolasak...
Hiru saio
Proba modura hiru saio egingo dira. Hitzorduak Okendo plazan maiatzaren 15ean, osteguna 17:00etan; Basaundi bailaran, maiatzaren 22an, 18:00etan eta Zabaleta auzoan, maiatzaren 29an, 18:00etan izango dira. Azken hau Zabaletako festen barruko ekintza izango da. Aipatu dutenez, saio bakoitzak gutxi gora behera 45 minutu iraungo du.
Izena ematerik ez
Saioetan parte hartzeko ez da izenik eman behar, “Okendo plazara, Basaundi edo Zabaletako plazara gerturatzea besterik ez dute familiek”. Antolatzaileek 4-7 urte arteko familiei gonbida egiten die saioetara hurbildu eta parkeko ezagun eta herriko beste familiekin batera gozatu eta jolastera.