Danborradaren liburua eskuragarri

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 12a

ATLO, Lasarte-Oriako Danborrada elkarteak, bere historiari buruzko liburua argitaratu du. Honetan danborradaren garai desberdinetako datu eta argazkiak aurki daitezke. Liburuari atxikia argazkien CD bat .
Liburua eskuratu nahi duten herritarrek gaurtik maiatzaren 23a arte dute epea. Lasarte-Oriako DV-ko korrespontsalian lortu ahalko da liburua astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 19:00etara. Liburuak 22 euro balio ditu eta Kutxabank-eko 2095-5048-11-1071446743 kntu korronte zenbakian egin behar da diru-sarrera. Informazio gehiago, www.tamborradalasarteoria.org orrialdean dago eskuragarri.