2014-2015 ikasturtean Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolan izena eman nahi duenak azken egunak ditu hauek, maiatzaren 16an amaitzen baita epea. Plaza baten eskabidea egiterakoan, 40 euro ordaindu beharko dira Udalak horretarako ezarriko duen kontu korrontean, eta dagokion matrikula egitean itzuliko zaio diru-kopuru hori herritarrari. Eskaera egin eta gero matrikula gauzatzen ez duenak ez du ordaindutakoa berreskuratzeko eskubiderik izango. Aurrematrikula Manuel Lekuona kultur-etxean egin behar da, goizeko 9:00etatik 13:00etara.