Jaietako kartela erabakitzen lagundu

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 12a

2014. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara 30 lan aurkeztu dira aurten eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Kartelak www.lasarteoriasarean.eu orrialdean ikusgai daude.

Bozka eman nahi duenak bi bide ditu, batetik albisteak.lasarte-oria.org orrialdean edo sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu helbidera mezu bat bidaliz. Maiatzaren 26ra arte, hau barru, dago bozka emateko aukera.

Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Batzordeak herritarrak animatu nahi ditu aukeraketa honetan parte hartzera.