Ohiko Udalbatzarra asteartean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 12a

Asteartean, 18:30etik aurrera, Ohiko Udalbatzarra izango da Udaletxean. Honetan bi gai jorratuko dituzte batzarreko kideek. Batetik Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, eta Festak batzordearen ohiko bilkuraren ordua aldatzeari buruzko Batzordeburuaren proposamena eztabaidatuko da eta Udaleko EAJ alderdiak aurkeztutako “Euskal Selekzioen nazioarteko ofizialtasunari buruzko mozio instituzionala” aztertuko da.
Jarraian, alderdien galdera eta erreguen txanda izango da eta herritarrek ere berekexa edo proposamenak aurkezteko tartea ere izango dute.