Benjamin eta alebinen KLZ-ko 5. jardunaldia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 10a

Buruntzaldea IKTko igerilariek ez dute atsedenik hartzen. Asteburua joan eta asteburua etorri lehian baitabiltza Borja Apeztegiaren neska-mutilak. Asteburu honetan gaztetxoen txanda izan da, alebin eta benjaminena hain zuzen. Denera Buruntzaldea IKTko 60 bat igerilari aritu dira lehian senide eta lagunen animo artean larunbat arratsaldeko KLZ-ko bosgarren jardunaldian.

100m, 200m eta 400m estiloetan, 50 eta 100 metro tximeleta proban eta errelebuan aritu dira igerilari gazteak. Besteak beste, Tolosa, Hernani eta Ordiziako neska-mutilek ere egin dute igerian.
Bestalde, Gipuzkoako Selekzioarekin Tarbes-en (Frantzia) aritu ziren Buruntzaldea IKT taldeko igerilari guztiek finaletarako txartela lortu dute lan ederra osatuta.