Etxeratek “Pilotakadaz pilotakada” ekimena antolatu du. Helburua presoen sakabanaketaren kontra maiatzaren 10ean frontoiak betetzea da. Lasarte-Orian bihar 9:00etatik aurrera Loidi-Barrenen egingo da ekimena. Eskuz banaka, binaka eta pala txapelketetan parte hartzeko aukera izango da eta haur eta gaztetxoentzat jokoak ere egongo dira. Bestalde, Ibon Fernandez Iradi herriko presoaren zigorra eteteko eskaera maiatzaren 12an aztertuko du epaileak. Hori dela eta, bihar, maiatzak 10, 11:00etan presoari elkartasuna adierazteko giza katea antolatu da Baionan Herriko Etxetik suprefeturara.