Santa Ana azokarako postu eskaera

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 9a

Sendoki Kultur Elkartea eta Lasarte-Oriako Udaleko Kultura Departamentuak urtero legez, XXX. Santa Ana Eskulangintzako Azoka antolatuko dute uztailaren 20an Okendo Plazan.
Urteurrena ospatzen den honetan, azoka antolatzen duen batzordeak herriko eskulangile guztiei dei egiten die Santa Ana Eskulangintzako Azokan postu bat eska dezaten, hartara beren artisau-lanak saltzeko modua izan dezaten. Azokan postua eskatu nahi bada, maiatzaren 23a baino lehen jarri behar da harremanetan, santanazoka@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita. Baldintzei buruzko azalpenak banan-banan eskainiko dira.