Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren osasun sailarekin elkarlanean, janari-manipulatzaile ikastaro berria eskainiko du.Ostalaritzako sektoreari zuzendutako ikastaroa da eta Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak ditu. Ikastaroa maiatzaren 19an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 09:30etik 13:30era bitartekoa izango da. Prezioa pertsonako 45 euro dira, eta langabetuentzako prezio berezia dago, 35 euro. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu OMIC 943 361 605 edo Elkolab 943 533 303 telefonoetara.