PSE-EEk udal gobernuari eskatzen dio tokiko enplegu plana garatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 7a

Jesus Zaballos PSE-EEko bozeramaleak udal gobernuari eskatzen dio berehala tokiko enplegu plan bat garatzeko.

Lasarte-Oriako sozialisten esanetan “langabezia tasa herrian kezkagarria izaten jarraitzen du eta udal gobernuak ez du ezer egiten, ez du neurri zehatzik hartzen hau arintzeko”. “Lasarte-Oriako familia asko dira gizarte laguntzei esker edota senideek, Caritasek edo elikagaien bankuak eskaintzen dien laguntzari esker bizi direnak”.

Egoera zein den jakinda, “PSE-EEk gogoratu nahi dio udal gobernuari aurrekontuen eztabaidan, alderdi sozialistak zuzenketa bat aurkeztu zuela 12.000 euroko partida bat gorde eta enplegua eta tokiko garapen ekonomikorako plana egin zezan. Hau onartu egin zen Bildu eta LOHPek kontra bozkatu arren”.

Gorka Lizarragari eskatzen diote PSE-EEtik ahalik eta lasterren hastea plan honen lanketan “nahiz eta Bildu hau egitearen aldeko ez izan”.

Sozialisten ustetan “Udalak jarrera aktiboa izan behar du eta martxan jarri aipatutako enplegua garatzeko plana. Posible diren neurriak hartzea eskatzen diogu udal gobernuari langabezian dauden pertsonak laguntzeko, ekonomia berraktibatu eta krisitik benetako irteera bat eskaintzeko”.