Haur eta gaztetxoek udaran badute aukera herrian lagunekin ederki gozatzeko. Ttakun kultur elkarteak udalaren laguntzarekin antolatzen dituen txokoetan izena emateko azken egunak dira hauek. Ostiralean, maiatzaren 9an izango da azken aukera.
Dagoeneko haur eta gaztetxo askok eman dute izena udako txokoetan baina oraindik badira plazak adin tarte guztietan, bai uztailean baita abuztuan ere.
Eskaintza zehazki 3 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako da.
Izena ematea Ttakuneko bulegoan egin behar da eta bertan txartelarekin ordaintzeko aukera dute hala nahi duten gurasoek. Bestela, ordainagiria ekarri beharko da plaza ziurtatuta gera dadin.
Edozein zalantza edo informazio gehiagorako aisia@ttakun.com helbidera idatzi daiteke edo 943 371 448 telefonora deitu.