LOKEk hiru gerriko beltz berri ditu

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 5a

Apirilaren 12an, LOKEko Haritz Urdangarin, Ion Arroyo eta Abayuba Gutierrezek gerriko beltzaren azterketa gainditu zuten, Tolosan. Goizean azterketa teorikoa eta arratsaldean parktikoa izan zuten gazteek eta ederki egin zutela aipatu digu Gorka Aristegi entrenatzaileak. “Oso harro sentitzen naiz haiek egindako lanarengatik eta zoriontzea besterik ez dut”. Bestalde, apirilaren 13an, Asier Sagastik senior mailako Espainiako iparraldeko eremuko txapelketa izan zuen. Zorte txarra medio, ez zuen Espainiako txapelketarako txartela eskuratu.