Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxeratek "Pilotakadaz pilotakada" ekimena aurkeztu dute larunbat eguerdian Usurbilen. Presoen sakabanaketaren kontra frontoiak betetzea da proposamen berri honen helburua eta Lasarte-Oriaren kasuan, Loidibarrenen egingo da ekimena maiatzaren 10ean 9:00etatik aurrera.
Eskuz banaka, binaka eta pala txapelketak egiteko aukera izango da eta haur eta gaztetxoentzat jokoak ere egongo dira.