Epea larunbatean 15:00etan amaitzen da. Txirrindularien zerrendak eta sailkapenak klubaren webgunean aurki ditzakezue .Sariei dagokionez, etapako garailearentzat 60€, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360 € eta bigarrenarentzat berriz 180€. Urtero bezala zazpi urdaiazpiko zozketatuko ditu Ostadarrek parte-hartzaile guztien artean eta zortzigarrena farolillo gorriak eskuratuko du. Sari berezi bat dago tabernarientzat: puntu gehien batzen dituen tabernak bi pertsonentzako afari bat irabaziko du Txartel Txoko jatetxean. Azkenik, Giro eta Tourreko onenak 1000 euro irabaziko ditu.