Ernairen kanpaldia Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 30a

Lasarte-Oriako Ernaik antolatuta Okendon hiru eguneko egonaldia egingo dute bertaratu nahi duten gazteek. “Larrutu Sistema kanpaldia” deitu diote eta langileen eguna maiatzaren 1a eta Ernaik Bilbon maiatzaren 3an antolatutako manifestazio nazionalarekin lotu nahi izan dute ekimena.

Hiru egunetarako hainbat ekintza antolatu ditu Lasarte-Oriako Ernaik. Bihar maiatzaren 1ean bazkaria, asanblada, muntaia, prekarietatea eta gazteak txostena aztertu eta solasaldirako tartea izango dute, ostean afaria eta bideo forumarekin amaituko dute lehenengo eguna.

Ostiralean Kutxabank-en inguruko hitzaldia izango da Villa Mirentxun 18:30ean. EHBilduko Ino Galparsoro eta Ainhoa Beola kutxabanken inguruan  hitz egingo dute. Afari garaian Mor More taldearen kontzertua izango da Okendon.

Larunbatean berriz, kanpaldiaren azken eguna izango da eta ekonomia eta feminismoa hitzaldia izango da kanpaldiaren baitan goizean, bazkaria eta Bilbora joango dira autobusean Ernai gazte erakundeak antolatutako manifestazio nazionalean parte hartzera.  

Honetan Ernaik azaldu duenez, “gazteok prekarietatera, eredu heteropatriarkalera eta hezkuntza eredu merkatilizatu, elitista eta inposatura kondenatzen gaituen sistema larrutu eta bestelako eredu baten eraikuntzan sakontzeko batuko gara”. Burujabetza oinarri duen bestelako eredu baten aldeko aldarria egin nahi da.

Herriko kanpaldiaren sustatzaileek gazteak deitu nahi dituzte hiru egunetako ekintzetan parte hartzera eta hitzaldien kasuan, herritar orori luzatzen diete gonbitea bertara gerturatzeko.