Biyak Bat elkarteko kideek Lizarrara txangoa antolatu dute. Maiatzaren 15ean izango da irteera goizeko 9:00etan egoitza aurrean. Lizarra ezagutu eta indarrak berreskuratzeko Lizarreria jatetxean bazkalduko dute. Ostean, bingoa eta dantzaldia izango dira. Bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnak berriz, 40 euro. Astelehenean, maiatzaren 5ean, irekiko da izena ematea.