Dantzaren eguna ospatuz

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 29a

Nazioarteko dantzaren eguna dugu gaur. Horregatik Kukuka Antzerki eta Dantza eskolak II. Dantza Topaketak antolatu ditu. Hauetan bertako, zein nazioarteko dantzak ikusteko aukera izan da Lasarte-Oriako hainbat talderen eskutik.

Gaur II. Dantza Topaketa ospatu da Manuel Lekuona kultur-etxean. Dantza emanaldi ederraz gozatu ahal izan dute bertaratu diren herritarrak.

Aurretik, dantzaren naizoarteko eguneko manifestua irakurri dute. Honela Mourad Merzouki dantzari eta koreografo frantsesaren hitzak entzun ahal izan dira Lasarte-Orian.

Oholtza gainean, Lasarte-Oriako kultur aniztasuna erakutsi dute hainbat taldek: Amaia Gonzalez Caballero eta bere eskolako kideak, Kukuka Antzerki eta Dantza taldeko dantza garaikide eta sorkuntza taldeak, Erketz EDT, Semblante Andaluz elkarteko gaztetxoen dantza taldeak eta saharar eta afrikar taldeak.

II. Dantza Topaketen irudiak argazki galerian.