Maiatzak 25eko hauteskunde mahaiak osatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 25a

Lasarte-Oriako Udalbatzarrak ez ohiko bilkura egin du gaur goizean. Honetan maiatzaren 25ean, Europar Parlamentuko Hauteskundeetako mahaietako kideak izendatu dira.

Juantxo Morcillo informatikariak izan da zozketaren arduraduna. Morcillok azaldutakoaren arabera, aurten 14.204 hautesle eta 17 mahai izango dira Lasarte-Orian, iaz baino 6 mahai gutxiago.

Mahai bakoitzeko kideak irakurri dira eta udal zinegotziek adi jarraitu dute zerrenda.

Ikuskatzaile lanetan, Leandro Romo eta Mª Luisa Irastorza Udaleko langilea izan dira.

Izendapena hurrengo egunetan jakinaraziko zaie mahai kide guztiei eta mahaietan egon ezin diren herritarrek jakinarazpena jaso ostean, hamar egun dituzte helegitea aurkezteko.

Mahai kideen zerrenda