Andoni Egañak gidatuta, bertsolaritzaren inguruan zaleek dituzten kezkak, zalantzak edota Egañak berak bertsolaritzaren inguruan izandako esperientziak izango dira hizpide, Arrieskalleta zein Xirimiri elkarteetan egingo diren solasaldietan.
Bertsolaritzaren eta bertso sorkuntzaren inguruko lehenengo solasaldia Arrieskalletan egingo da, maiatzaren 8an, 20:00etan. Giro goxoa eta parte hartzailea sortzeko, gehienez 25 laguneko taldea osatuko da. Horregatik, aurrez, Ttakunen izena eman beharko da.
Hizketaldia animatzeko pintxoak eta edatekoa egongo direla azaldu dute sustatzaileek. Kasu honetan, bertso sorkuntza beste modu batera ezagutu ahal izango dute solasaldi ireki eta parte har-tzaile hauetan izena ematen duten herritarrek.
Uda bitartean hainbat solasaldi egingo dira, guztiak Andoni Egañarekin. Bertsogintzatik haratago, bertsolaritza gustuko dutenek aukera ederra izango dute zarauztarra gertuagotik ezagutzeko.