Rafa Diez eta Jabi Gallagaren berri emango da gaurko elkarretaratzean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 25a

Hileroko azken ostiraletako deialdiari erantzuten,? ?espetxe politika salatuz presoen eskubideen alde gaur arratsaldean ?Okendon egingo den elkarretaratzean Rafa Diez eta Jabi Gallagaren berri emango da.

Sakabanaketa oinarri duen espetxe politika indarrean jarri zutenetik 25 urte pasa direla azpimarratzen dute sustatzaileek eta “bidaiei lotuta senide eta lagun asko dago Lasarte-Orian”.

Rafa Diez Santoñan dago eta Jabi Gallaga Kordoban. Hauen senide eta lagunek euren berri emango dute 20:00etatik 20:30era egingo den elkarretaratzean. Tartean bertso batzuk eskainiko zaizkie.