Antolatzaileek jakitera eman dutenez, kantinera edo gastadore plazarik ez duten 5 eta 6 urteko haur guztiek baserritar jantzita parte hartu ahalko dute.
Parte hartu nahi duen guztiak izena emateko fitxa bete beharko du Gazteentzako Informazio Bulegoan, Gaztelekuan, asteartetik ostiralera 12:00etatik 21:30era eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Azken eguna maiatzaren 15a izango da.
Izena emateko epea itxi ostean zozketa egingo da maiatzaren 19an, 12:00etan Manuel Lekuonako hitzaldi aretoan. Emaitza zerrenden bidez emango da ezagutzera maiatzaren 22an, kultur-etxeko 2. solairuan dagoen iragarki-taulan.