Jubenil mailako txapelketan Gipuzkoa, zein Bizkaiko 6 talde izan ziren lehian eta herriko taldeak borrekin egin zuen lan. LOKEko entrena-tzaileak Maite Ruedak aipatu digunez, talde jubenilak lan ederra egin zuen eta ez zuen akatsik izan.
Ondorioz, 8,967 puntu eman eta bigarren postua eskuratu zuten. Lehen postutik ehuneko gutxira geratu zen, 33 ehuneko. Hernaniko taldea izan zen garaile, 9 punturekin eta Tolosa izan zen hirugarren mailan.
LOKEko entrenatzaileak oso pozik daude taldeak egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin.
Orain Gipuzkoako txapelketa prestatzen ari dira maila desberdinetako gimnastak. Honetan ere lan ona egin eta gimnastaren bat lehen postuetan egotea espero dute.