Buruntzaldea IKT-ko gazteek Altzan lehiatu dute Ligako bosgarren jardunaldia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 20a

Pasa den apirilaren 5ean, parte-hartze ibilbideko igerilariek ligako bosgarren jardunaldia izan zuten Altzan. Jardunaldi hontan parte hartzen Leire Carcedo, Enara Arruti, Amaia Izagirre, Maialen Casado eta Unai Irigoras izan ziren. Guztiak txukun aritu ziren igeri egindako froga guztietan marka pertsonalak eginez eta orain arteko entrenamenduaren fruituak jasoz. Bi gutxieneko egin bazituzten ere, beste horrenbeste lortzekotan ere izan ziren Buruntzaldea IKTko igerilariak.

Leire Carcedo 50 bular eta 200 estiloak frogan aritu zen. Lehendabiziko frogan sailkapeneko hirugarren postua eskuratu zuen 41''97 eginez. Marka horrekin gainera, Euskadiko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 50 bular frogan eta beraz, Udako Euskadiko Txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu zuen. Igeri egindako bigarren frogan, 200 estiloetan, 3'13''60 egin zuen eta 2 segundugatik ez zuen gipuzkoako errendimenduko ibilbidean aritzeko txartela lortu. Bi frogetan marka pertsonalak lortu zituen Leirek eta 200 estiloetako pasean ere 50 tximeletako marka pertsonala ere lortu zuen 45''08 eginez.

Enara Arruti ere 50 bular eta 200 estiloetan aritu zen. Lehenengoan 40''85 egin zuen sailkapeneko lehen postua lortuz eta bere marka pertsonala hobetuz. Bigarrenean, 3'02''34rekin hirugarren postua lortu zuen, marka pertsonala egitea gain, gipuzkoako errendimenduko ibilbidean aritzeko gutxienekoa lortuz. Azken hontan ere marka pertsonala lortu zuen Enarak. Honek ere 200 estiloetako pasean 50 tximeletako marka pertsonala lortu zuen (42''64).

Amaia Izagirre 46''62rekin hamaikagarren izan zen 50 bular frogan. 200 estiloetan berriz 3'18''42ko markarekin 18garren izan zen bi frogetan bere marka pertsonalak hobetzea lortuz. Aurreokek bezela, 200 estiloetako pasean ere marka pertsonala egin zuen Amaiak baina gerora, 4x50 tximeletako erreleboan lehen postan atera zen eta berriro ere marka berria ezarri zuen froga hontan (43''98).

Maialen Casado bosgarren izan zen 50 bular frogan 44''25 eginez eta marka pertsonala egitea lortuz. 200 estiloetan deskalifikatua izan zen bular estiloko biraketa gaizki egiteagatik. Pena bat izan zen, egindako denborarekin gipuzkoako gutxienekoa lortuko zukeelako. "Akats hori zuzenduta ziur hurrengo batean gutxienekoa lortzeko moduan izango dela", adierazi du Borja Apeztegia Buruntzaldea IKTko entrenatzaileak.

Unai Irigorasek 42''38 egin zuen 50 bular frogan. Marka honekin zortzigarren postua eskuratu zuen Unaik. 200 estiloetan bere marka nabarmen hobetu zuen 2'50''78 egitea lortuz. Gipuzkoako gutxienekoa lortzeko nahikoa ez zen izan baina "biraketak hobeto eginez" marka lortzeko moduan izango dela uste du Apeztegiak. 200 estiloetako pasean ere 50 tximeletako marka pertsonala ere lortu zuen Unaiek 37''17 eginez.

Saioa amaitzeko, neskek 4x50 tximeleta erreleboa izan zuten. Txapelketan aritu ziren lau neskek osatutako taldeak laugarren postua eskuratu zuen 2'43''60 eginez.