Ipuin kontalariaren egun aldaketa

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 17a

Hilabete honetako ipuin kontalari saioaren eguna aldatu egin da, apirilaren 24ean liburutegia goizez bakarrik irekita dagoenez, apirilaren 30era aldatu dute saioa.

Hiru eta bost urte arteko haurrentzat zuzendutako kontakizuna izango da Manuel Lekuona kultur-etxekoa, arratsaldeko 18:00etatik aurrera liburutegian egingo dena.