Danok Kide elkarteak antolatutako IX. musika topaketen baitan kontzertua izango da apirilaren 25ean, ostirala 19:30ean Brijitarren komentuan. Klabizenbalo eta biolin barroko kontzertua izango da Jose Antonio Pascual eta Francisco Herreroren esku. Aipatu behar da berezia dela Herrerok dakarren biolina. Honakoa Bruselan Jean Hÿacint Rottembergek 1753.urtean egina da. Hau dela eta oso soinu berezia dauka. Errepertorioari dagokionez, klasikoa izango da. Sarrera ohi bezala doan izango da.