LOKEko Alex Saleta eta Fermin Balda apirilaren 6an, Gazteizen burutu ziren judoko Euskadiko kadete lehiaketan eta infantil mailako Espainiako lehiarako sailkapen proban izan ziren.
Kadete mailan, Fermin Baldak lan ederra egin zuen bere pisuan lehen postua lortuz. Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu digunez, sekulako txapel-keta egin zuen Ferminek eta “merezi zuen egin zuen lanaren ondoren”.
Lau borroka irabazita urrezko domina eskuratu zuen, baita Espainiako txapelketarako txartela ere. Honela, maiatzaren 9, 10 eta 11n Leganesen izango da borrokatzen. Bestalde, infantil mailan, Alex Saletak ez zuen egun ona izan. Lau borroka egin eta bakarra irabazi zuen gazteak. LOKEko entrenatzaileak aipatu duenez, “ez zuen bere mailarik hoberena eman. Baina gaztea da eta ziur aukera gehiago edukiko duela”.