Asteburuan, apirilaren 10etik 13ra, Espainiako Absolutu mailako Opena burutu zen Palma de Mallorcan. Honetan Burun-tzaldea IKT-ko Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu gazteek parte hartu dute.
Ostegunean, Itsaso Tolosak 200 m. bizkar probako sailkapena izan zuen. Ez zuen egun ona izan eta ez zen finalean sartu.
Iñigo berriz, ostiralean, 100 m. tximeleta proban lehiatu zen.
Goizean sailkapen proban egindako denboragatik arratsaldeko finaletan sartu zen. Ibarburu protagonista izan zen Palma de Mallorcako igerilekuan. Finalera sailkatu eta 58.15eko denbora egin baitzuen, bere marka onenetik hurbil (57,82).
Oroimenezkoa
Aurreko asteburuan, berriz, taldeko txikienak benjamin eta alebinek Paco Sanchez Oroimenezkoan parte hartu zuten. Lehiaketa honetan adinaren araberako probak zeuden eta hainbat estiloetan Burun-tzaldea IKT-ko gazteak lehen postuetan izan ziren.
50 m. tximeleta proban Ane Artola garaile izan zen eta Leire Martinek bigarren postuan amaitu zuen. 50 bizkar proban, Iker Felipe bigarren izan zen. Lander Sorozabal eta Ainhoa Martin hirugarren eta Unax Goenaga eta Andoni Irazu bosgarren eta seigarren postuetan sailkatu ziren. 50 m. bular proban, Unai Somovilla lehen postua izan zen, Jon Sotok bigarrenpostua eskuratu zuen eta Joane Arzallusek bosgarrena. 50 m. libre proban, berriz, Aintzane Sarobe irabazle izan zen; Irati Arzallus bigarren eta Eneko Elizasu eta Jon Ibargoyen laugarren postuan sailkatu ziren bakoitza bere adinean.
Kirol Zehaztasun Liga
Bestalde, martxoaren 29an, txikiek Kirol zehaztasun ligako laugarren jardunaldia izan zuten Hernanin. Benjamin mailako txikiak, 25 m. tximeleta proban lehiatu ziren. Erronka handia zen txikientzat, baina Borja Apeztegia entrenatzailea gustura zen txikitxoenek egindako probarekin. 2004 urteko benjaminak 50 m. tximeleta proba eta 6x25 m. errelebo mistoa egin zuten. Azken proba honetan hiru talde izan ziren lehian eta “gogotsu eta txukun” lan egin zuten. Alebin mailako gazteak 100 m. eta 200. m. estiloak, 50 m. tximeleta eta 200 m. eta 400 m. libreetan parte hartu zuten. Gazteen garapena ikusi eta hainbatek markak hobetu zituztela aipatu digu entrenatzaileak. Azpimarra-tzekoa Xabier Alonsok 400 m. libreetan egindako lana.
Azkenik, alebinek 4x50 m. erreleboa ere egin zuten. Nesken mailan hiru talde aurkeztu zituzten eta hirurak lehen lauren artean izan ziren; mutilen taldeak ere ederki egin zuten, lehenengo eta hirugarren izanik.