Katu Jendea irakurle txokoan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 14a

Irakurle txokoaren hilabeteroko saioa izango da bihar 18:30etatik aurrera kultur etxean. Bertan Uxue Alberdik gidatuta Eider Rodriguez idazlearen “Katu jendea” eleberria aztertuko dute parte hartzaileek.

Astearteko saiora idazlea bera etorriko da eta harekin partekatu ahal izango dituzte herritarrek liburua irakur-tzean sortu zaizkien zalan-tzak, gogoetak edo dena delakoak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez da derrigozkoa liburua irakurri izana solasaldi hauetan parte-hartzeko. Herritarrak inongo arazorik gabe joan daitezke liburua irakurri gabe ere bilera hauetara eta solasdaldiaz gozatu dezakete. Taldearen helburu nagusia euskal literaturaren inguruko foro ireki bat osatzea baita.

Alberdiren "Euli-giro"
Ikasturtea amaitzeko Uxue Alberdik idatzitako “Euli-giro” aztertuko dute maiatzaren 20an kultur-etxean bertan. Bederatzi ipuineko sorta da liburua. Protagonistak emakumezkoak dira, adin, ogibide eta bizimodu ezberdinekoak, baina euren bizi-grinak mugitzen ditu guztiak. Amorrua, desira, samurtasuna eta mendekua bezalako sentipenak nahasten dira Alberdiren kontakizunetan.
Ikasturteari amaiera emango dio honela Irakurle Txokoak “Euli-giro” eleberriaren inguruko solasaldiarekin. Hurrengo ikasturtea presta-tzeari ekingo dio orain taldeak.