Herriko elizek egitarau bateratua prestatzen dute egun hauetarako. Lehenengoz asteazkenean kontzertu berezia egingo da Brigitarrenean 19:30ean Betiko Ametsa taldearen esku. Horrela izanda, ostegun santuan, San Pedro elizan meza santua 19:00etan egingo da euskaraz, Arantzazuko Ama elizan 19:00etan gazteleraz eta Brigitarren komentuan 17:30ean elebiduna, honetan ordu santua 22:00etan izango da eta bi hizkuntzetan egingo da.
Ostiralean berriz, Kalbario bidea egingo da 9:00etan San Pedro elizatik Zabaleta bideraino. Arantzazuko elizak 10:00etan gurutze bidea abiatuko du Azkorteko ermitara eta Brigidatan, 11:00etan egingo dute hau kaperan. Arratsaldean San Pedro elizan pasioa izango da 18:00etan gazteleraz, Arantzazun euskaraz 18:00etan eta Brigidatan 16:30ean elebitan. Azkenik, larunbatean Arantzazun eta Brigidatan pazko gaubela egingo da. Lehenengoan 21:00etan eta Brigidetan 19:00etan, bi mezak elebitan izango dira.