Taldea osatu duten kideak dira Raul Hernandez (Zarautz), Jorge Cid (Lasarte), Joseba Unanue (Orio) jokalariak eta Txema Manterola (Añorga) botilleroa. Taldekideen hitzetan oso gogorra izan zen batez ere eginiko tenperatura beroa eta kiroldegian pasatako hamazazpi ordu luzeengatik. Kezka tabernako jabeek diotenez oso harro daude beraien taldeak eginiko txapelketa bikainagatik eta hurrengo erronka ekainaren 8an Aginagan jokatuko den Gipuzkoako Txapelketa izango du Cid herritarrak.