Hori ikusita, Ander eta Greta, lagun batekin batera, aitarentzat konponbide bila abiatu ziren Santa Jamaseko basoan barrena. Bidaian bizi izandako abentura eta kalenturak izan dira antzezlanaren oinarria, umore ukitu nabariarekin. Denera dozenaka haur eta guraso hurreratu dira Manuel Lekuonako areto nagusira eta bai gaztetxo zein helduek arratsalde-pasa polita egiteko aukera izan dute Anartz Zuazua, Asier Sota eta Arkaitz Gartziandia aktoreen lanarekin gozatuz. Hirukotearen jardun ona, alfonbra handi bat lurrean zuen eszenografia xumea eta argi-joko bereziak nahikoa izan dira lan borobila gauzatzeko.