Plaza baten eskabidea egiterakoan, 40 euro ordaindu beharko dira Udalak horretarako ezarriko duen kontu korrontean, eta dagokion matrikula egitean itzuliko zaio diru-kopuru hori herritarrari. Eskaera egin eta gero matrikula gauzatzen ez duenak ez du ordaindutakoa berreskuratzeko eskubiderik izango.
Manuel Lekuona kultur-etxean egin beharko da aurrematrikula apirilaren 28a eta maiatzaren 16a bitartean, goizeko 9:00etatik 13:00etara.