Gimnasta infantilak ere Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 11

Martxoaren 6an, gimnastika erritmikoko eskolarteko B mailako bigarren fasea egin zen Altzako kiroldegian. Bertan LOKEko infantil mailako gimnastek Gipuzkoako txapelketarako txartela eskuratu zuten.

LOKEko taldeak lehen postua eskuratu zuen uztaiarekin egindako lanean eta sailkapen orokorrean 3. izan ziren.

Naroa Sanzek bakarkako lanean pilota izan zuen tresna bezala eta 6. sailkatu zen bai saioan, baita sailkapen orokorrean ere.

LOKEko entrenatzaileak oso pozik daude. Izan ere, maila guztietako talde eta bakarkakoak sailkatu baitira Gipuzkoako txapelketarako.