Legazpiko esperientzia ezagutzeko hitzaldia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 10a

Hondakin bilketak sortu dituen eztabaidak direla eta Legazpiko udalak hartutako erabakia azaldu du Kepa Urzelai alkateak Villa Mirentxun. Atez atekoa eta 5.edukiontzia uztartzen dituen bilketa sistema dute martxan.

Legazpiko alkatea Kepa Urzelaik Sagrario Etxabe alkateordearekin herriko EHBilduk antolatutako hitzaldian azaldu zuen hondakin bilketa mistoa. Aurretik alderdiak azken asteetan 5.edukiontzia dela eta zabaldutakoak argitu nahi izan zituen.

Sistema mistoa proban jarri da Legazpin eta atez ateko sitema eta 5. edukiontzia uztartzen ditu.  Ohiko zaborontziak herritik kendu dira baina papera, plastikoak eta beira jasotzekoak mantendu. Horrela izanda, horiek berziklatzeko orain arte bezala egiten dute.

Bestalde, herritar guztiek atez ateko sitema erabili behar dute errefusa, birziklagarria ez dena, ateratzeko. Astean behin jasotzen da eta kalean jarritako zintzilikarietan utzi behar dute kubo grisa. Hala aukeratu duten herritarrek ere, organikoa kubotan atera dezakete astean hirutan. Bestela, herrian materia organikorako 5. edukiontzia jarri da eta hau erabili dezakete atez ateko sistema nahi ez duten herritarrek. 

Orain arte emaitzak onak ari dira izaten.