Hamar batukada izango dira Maiatzaren 17an herrian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko api. 10a, 14:12

Dinbi Banda batukadak jakitera eman du herrian Maiatzaren 17an  Euskal Herriko 2. Batukaden Topaketan parte hartuko duten batukaden izenak. Iaz lau batukada elkartu ziren eta aurtengoan, hamar izando dira. Horrela izanda, Dinbi Bandarekin, Urnietako Buruntzantzan, Donostiako Taupada, Iruñeatik Kaleanbatu, Gasteiztik Beriba eta Kumbalaye, Errenteriako Zo!Zongo, Bilbotik Batukale, Batukotx Otxandiotik eta azkenik, Zaparrada Zornotzatik izando dira herria batukaden doinuan murgiltzen.

Egitarauari dagokionez, 11:00etan Batukada taldeak Lasarte-Oriako auzoetan zehar ibiliko dira, 11:30ean haurren tailerra izango da Okendo plazan, 12:30 haurren emanaldia  eta ordu berean, poteoa EONIAN elektrotxarangarekin. Taldeek bazkaria egingo dute eta 18:30ean egingo dute hamar taldeek emanaldi nagusia Okendon.