Kulturartekotasun asteko zozketak badu irabazlea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 8a

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Burunzpe guraso elkarteak Kulturartekotasun astea ospatu zuen lehengo asteburuan.

Honen baitan, urdaiazpiko baten zozketa egin zuten eta irabazlea 159 zenbakidun txartela dela jakitera eman dute.

Onuraduna Burunzpe elkartearekin harremanetan jarri behar da saria jasotzeko.