Errigoratik, udaberriko eskaintza

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 7a

Udazkeneko kanpaina arrakastatsuan sortutako giroa eta sentsibilizazioa aprobetxatuz, Nafarroako hegoaldeko nekazariekin harreman iraunkor eta zuzenak eraiki nahi ditu Errigorak. Udazkeneko kanpainatik harago ohiko eta eguneroko kontsumo-ohituretan eragiteko bide berriak landu nahi ditu.

Olioa aukeratu dute bide horri ekiteko. Eskaera banaka beharrean auzolanean egiten bada, bitartekaritza eta bestelako gastuak aurreztuko dira eta horrela ekoizlearen jatorrizko prezioan erosi ahal izango da olioa. Adibidez, oliba olio birjina estraren prezioa dendan (5 litroko bidoia) 27 euro ingurukoa da, ekoizlearen prezioa 16,50 eurokoa da.

Bost litrokoak dira olio-bidoiak eta nahi beste bidoi-kopuru eska daiteke. Olio mota bi daude aukeran:Konbentzionala (16,50€) eta ekologikoa (22€). Biak dira oliba olio birkina estra.

Apirilaren 15era arte egin daiteke eskaera eta olioa apirilaren 29-30ean jasoko da. Emailez egin behar da eskaera  lasarte@errigora.org