Fernandez arraunlari gaztea bigarren Zarautzekin

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 7a

Gipuzkoako batelen ligako azken jardunaldia jokatu zen martxoaren 30ean Getarian. Jubenil mailan Zarautz taldeak bigarren postua eskuratu zuen, nahiz eta Getarian hirugarren postua egin. Ontzi honetan Intza Fernandez herritarra izan da lehian eta beraz, zilarrezko domina eskuratu du gazteak.