Yoli Pastor masterra ederki Torrelavegan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 7a

Martxoaren 29an, Buruntzaldea IKT-ko master ataleko Yoana Gonzalez eta Yoli Pastorrek Torrelavegako II Master Sarian parte hartu zuten. Txapelketa txukuna egin zuten biek. 35-39 urte arteko mailan parte hartu zuten eta Yolik bi domina eskuratu zituen.  Pastor-ek urrea lortu zuen 50 m. bizkar proban eta brontzea 100 m. bular proban. Gainera, bi probetan bere marka pertsonala hobetu zuen. Yoanak 100 m. bular eta 50 m. libre probetan lehiatu zen. Borja Apeztegiak azaldu digunez, Yoanak ez zuen gustura igeri egin 100 m. bular proban; 50 m. libre proban berriz bere marka hautsi zuen.