Ostadar SKT-ko saskibaloi atalak Saskibaloi eskola antolatu du Aste Santuan. 8 urtetik 12 urtera bitarteko gazteek haien teknika eta estiloa hobetzeko aukera izango dute honetan. Eskolako saioak apirilaren 14, 16, 22 eta 24an izango dira, goizez 10:00etatik 11:30era, kiroldegian. Izen ematea Ostadar SKT-ko bulegoan, Geltoki kalea 4, egingo da eta epea apirilaren 11ean amaituko da. Informazio gehiago eskuratu nahiez gero, bulegoan eskainiko da.