Infantil eta alebinen mailako gaztetxoak Aizarnabalgo sarian izan ziren eta primeran ibili ziren.
Asier Pozo garaile izan zen, Aimar Unanue hirugarren postuan amatiu zuen proba eta Beñat Carbayeda laugarren izan zen. Infantiletan Manex Altuna bosgarren helmugaratu zen eta Asier Ibarbia zortzigarren.
Bigarren Elgoibarren
Kadete mailan ere, taldeko Iñigo Altuna izan zen Elgoibargo Lagun Taldea sariko podiumean. 125 txirrindularik parte hartu zuten proba honetan, baina 47 bakarrik iritsi ziren helmugara.Iñigo Altuna buruko taldean jarri zen beste lau txirrindularirekin batera eta helmugan bertan sprintean garaipenak ihes egin zion. Iker Imaz izan zen garaile eta bigarren postua eskuratu zuen Lasarte-Oriako gazteak. Luken Carbayedak ere amaitu zuen proba, lehen urteko kadeteak hemeretzigarren postua eskuratu zuen.
Ihesaldia
Jubenil mailako gazteek aldiz, Antzuolako Uzarraga Igoera proban parte hartu zuten. 188 txirrindulari izan ziren proba honetan eta Uzarragako igoera hartu baino lehen bederatzi txirrindulari ihes egin zuten pelotoitik. Hoirien artean Bazpiko Xuban Errazkin gaztea. Igoerak egin zuen aukeraketa eta Xuban laugarren iritsi zen helmugara. Jon Ander Unanue berriz, zortzigarren izan zen.