Legazpiko alkatea Villa Mirentxun

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 7a

Ostegunean, apirilaren 10ean, arratsaldeko 19etan Villa Mirentxuko hitzaldi aretoan Legazpiko alkatea Kepa Urzelairen hitzaldia izango da. Urriaren 17an ezarri zen hondakinak biltzeko sistema mistoa Legazpin. Sistema berriarekin beira, ontzi arinak eta papera bezalako hondakinak ordura arte bezala mantentzen dira, kaleko edukiontzietan; errefusa atez ate biltzen da; eta herritarren esku gelditzen da organikoa ateratzeko atez ateko sistemaren edo kaleko edukiontzien artean aukeratzea. Ondorioak zeintzuk izan diren azalduko du.