Atxilotua bikotekidea erasotzeagatik

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 7a

Larunbatean gertatu zen erasoa, Lasarten 03:30 ean. Jakitera eman denez, Txartel inguruko bizilagun batek deitu zien ertzainei, emakumea zaurituta ikusi zuenean. Gizona Errenterian atxilotu zuten. Andreak esandakoaren arabera, bortxatzen saiatu zen haren bikotekidea, baina ez zuenez lortu, kolpatu egin zuen, poltsan zeraman dirua lapurtu eta autoarekin harrapatzen saiatu.