Kalakan nazioartean famatua egin zen Madonna abeslariarekin batera 2012an egindako birari esker. Eta ostiralean hori kasualitatea izan ez zela erakutsi zuten. Aspaldian kultur-etxean izan den kalitate handieneko kontzertua eskaini baitzuen Iparraldeko taldeak.
Hiru ahots, perkusioa, alboka edo txistu txikia eta hizkuntza. Denak batera batzuetan, bakoitza bere aldetik besteetan, baina uneoro emanaldiaren tempoa eramaten jakin zuen hirukoteak kontzertu ahaztezin horietako bat osatzeko.
Musikene Metal Ensemble
II. Aste Musikaleko talde izarra Kalakan izan bazen ere, larunbat arratsaldean itxi zuen aurtengo edizioa Musikene Metal Ensemblek.
Luis Gimeno zuzendariaren esanetara garai eta autore ezberdinen hamar pieza jo zituzten.
Bideoak:
Kalakanen kontzertuaren une bat
Kalakanek kantuan jarri du Manuel Lekuona
Argazkiak:
II. Aste Musikaleko albuma, bost kontzertuen argazkiekin: http://txintxarri.info/galeria/584/