Pyrenaeus sarea da euren proiektu nagusia. Apirilaren 12an izango da lehenengo hitzaldia Villa Mirentxun 11:00etan eta honetan Xabier Ezeizabarrena arituko da "Europaren lekua abertzaleen tradizio politikoan" gaiaren inguruan hitz egiten.
Maiatzaren 15ean Enrique Ayerbe geografoak Euskal Herria kokatuko du Piriniotako kultura, zein ohituretan. Villa Mirentxun 19:00etan izango da hitzaldi hau. Ekainean berriz, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramalea izango da Villa Mirentxun Euskadi eta Europar Batasunaz mintzatzen eta iraileko hitzaldia Daniel Innerarity filosofoak eskainiko du. Hau Urnietako Lekaio kultur etxean egingo du Ganbo Iturrik "gure jarduna eskualde eta Gipuzkoa mailan zabaltzeko asmoz". Azken bi hitzaldien eguna aurrerago jakitera emango ditu taldeak.
Agerraldian azaldu dutenez, hitzaldiei amaiera emateko mendi ibilaldi bat egingo da, bazkaria Urnietan eta honen ostean, "Piriniotako Kantu Zaharrak" jaialdia. Herritarrak hauetan parte hartzera gonbidatu dituzte.