Ekainean Gero Axular dantza taldeak 10 urte beteko ditu. Ordutik hona gauza asko bizi izan ditu dantzan taldeak: dan-tzaldiak, bidaiak, hainbat ekintza eta ikuskizun, bilerak eta saioak, jai asko eta lan ugari, urduritasun eta txalo franko... Apirilaren 6an, igandea, hori dena ospatzeko jaialdia egingo dute Manuel Lekuonan, “X. urteurrena” izena duen ikuskizuna aurkeztuz. Egun horretarako programa berezia prestatu dute dantzariek eta 250 pertsonatik gora igoko dira oholtzara.