Lasarte-Oriako IV. BTT trabesia igandean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 2a

Saiatuz elkarteak antolatuta, igandean 9:30etik aurrera Lasarte-Oriako IV. BTT trabesia egingo da.

Bi ibilbide ezberdin egin ahalko dituzte proban parte hartu nahi dutenek. Ibilbide luzeak 31 kilometro ditu eta motzak berriz, 26 kilometro. Bietan Andatza eta Buruntza mendietatik barrena ibiliko dira txirrindulariak. Ibilbidean zehar indarrak berreskuratzeko anoa-postu bat izango da eta beste bat amaieran.

Proban parte hartu nahi duten pertsonek internet bidez kirolprobak-eko orrialdean egin behar dute inskripzioa, 8 euro. Egunean bertan ere Okendo plazan izena emateko aukera izango da 8:30etatik proba hasi bitartean, baina 10 euro ordainduko dituzte orduan. Parte hartzaile guztiek oroigarri bat jasoko dute.

Informazio gehiago eskuratu nahiez gero, www.saiatuz.com orrialdean aurkituko dute interesatuek.