Manuel Lekuonako kafetegian herriko Gure Esku Dago ekimeneko lantaldeak agerraldia egin du hainbat eragilerekin batera larunbateko sinadura bilketa berezia iragartzeko.
Sinadurak biltzeaz gain, argazki erraldoia egingo da atxikimendua adierazten duten guztiekin. Gorka Lasak azaldu duen bezala, larunbatekoa ez da izango sinadura bilketa arrunta. 12:00etan txistularien doinuekin hasiko da ekimena. Ondoren, ipuin baten kontaketa izango da, bertso musikatua, Erketzen dantzak, Xumelaren kantak eta azkenik ekimenari amaiera emateko, Patxi Etxeberriaren bertsoan izango dira. Tartean taldeak Gure esku dago ekimenaren aurkezpen labur bat egingo du eta aipatutakoak herritarren sinadurak bildu bitartean izango direla aurreratu dute.
Ordu beteko iraupena izatea aurreikusten dute sustatzaileek eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte.